Durangoko Udalak emandako informazioaren arabera, ikerketako datu nabarmenen artean honako hauek daude: Desgaitasunik ohikoena intelektuala da (%50), eta atzetik datoz fisikoa (%26,6) eta gaixotasun mentalagatiko desgaitasuna (%18,3).
Orain, datuak eskutan, udalak kirol egokituak eta instalazio irisgarriak sustatzeko jardunaldiak antolatu gura ditu. Era berean, kirol-esperientzia puntualak antolatu gura dituzte ikastetxeen eta dibertsitate funtzionala duten kirolarien artean. Gizarte-erakundeei dagokienez, langileak prestatuko dituztela iragarri dute. Azkenik, jarduera fisikoaren orientazio zerbitzua sustatzeko eta ekitaldi komunitarioak antolatzeko prest agertu da udala.
Jesica Ruiz eta Iker Txertudi zinegotzien esanetan, ekintza horiek 2026ean aztertu edo egingo dira, "Durango pertsona guztientzat inklusiboagoa eta irisgarriagoa izan dadin, haien gaitasunak kontuan hartu gabe".