Birjinosteko 22 etxebizitza tasatuak esleitzeko prozesuan zuzenketak egiteko epea zabaldu dute

Anboto 2025ko uzt. 16a, 09:58

Aurkeztutako eskaera batzuetan akatsak daudela eta, Durangoko Udalak horiek zuzentzeko errekerimendua kaleratu du. Zerrendan ageri diren herritarrek uztailaren 30era arteko epea izango dute dokumentuan adierazitakoak zuzentzeko. 

Akatsak zuzendu ahal izateko, eskatzaileek beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko dute bitarteko hauetakoren batean:

  • Durangoko Udalaren erregistro elektroniko orokorra
  • Correosen bulegoak
  • Beste edozein administrazio publikoren erregistro orokor elektronikoa

Epe hori amaituta, Durangoko Udalak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onartuko du. Aurreikuspenen arabera, irailean. Ebazpen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean ere argitaratuko dute. Baztertutako pertsonek 15 egun balioduneko epea izango dute erreklamazioak aurkezteko, erregistratzeko bide berak erabilita erabiliz. Behin erreklamazioak ebatzita, behin-betiko onartuen zerrenda kaleratuko dute. Azkenik, zozketaren eguna eta ordua iragarriko dituzte. Horiek udazken aldera egingo dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!