Astarloa egoitzako igogailua berritzen hasi dira. Orain artekoak matxura ugari izan ditu, eta horrek ezinbestekoa egin du hura ordezkatzea. Igogailu berriak kota bereko sarrera bermatuko du solairu edo geldiune bakoitzean. Era berean, hobekuntzak egingo dituzte eraikineko sarreran. Lanek hilabete bi iraungo dute, aurreikuspenen arabera. Denbora tarte horretan, Durangoko Udalak podologia eta jantoki zerbitzuak eraberrituko ditu.
Udalak 53.010 euroko ekarpena egin dio eraberritzeari, eraikin osoaren % 8 baita berea. Gainerako zatia eraikineko beste jabeek finantzatuko dute.