Ekolurraren azoka ekologikoak Durango bisitatuko du urrian

Anboto 2025ko uzt. 15a, 08:00

Elikagai ekologikoak eguneroko kontsumo bihurtu gura dituzte. Durangoko hitzordua urriaren 4an izango da.

Ekolurrak azoka ekologikoak egingo ditu uda sasoian, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako dozena bat herritan, tartean, Durangon: urriaren 4an izango da. Antolatzaileek herritarrengana gerturatu gura dituzte elikagai ekologikoak eta tokiko ekoizle txikien eguneroko lana, modu horretan, "elikagai ekologikoen kontsumoa eguneroko praktika" bihurtzeko. Gaineratu dutenez, azoka horien erronka nagusietako bat herriatarren kontzientzia piztea izango da, eguneroko erosketa bakoitza aukera bat baita "ingurumena zaintzeko eta landa-eremuaren eta gure ekoizleen alde egiteko".  

Ekolurrak emandako datuen arabera, gaur egun Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazaritza-lurren % 6,7 lantzen dira era ekologikoan, nahiz eta kopurua urruti dagoen Europar Batasunak 2030erako ipinitako helburuetatik (% 25). Iaz, azalera ekologikoa % 18 hazi zen Autonomia Erkidegoan, eta % 4 ekoizle kopurua. EAEn 768k dihardute nekazaritza ekologikoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!