Amets Eguren lehenengo eta Aratz Asumendi hirugarren Zumaiako lasterketan

Anboto 2025ko uzt. 14a, 11:00

Zapatuan jokatu zen lasterketa Zumaian; esprintean erabaki zen proba. 

Zapatu goizean Zumaia Saria jokatu zen. Kadeteek 55 kilometroko lasterketa egin behar izan zuten. Ohi bezala, esprintean erabaki zen irabazlea, Cafe Dromedario-Flotamet taldeko Amets Eguren izan zen bizkorrena. Bigarren postua Xabier Solaunek (Luyando-Ganzedo) lortu zuen, eta hirugarrena Aratz Asumendik (Cafe Dromedario-Flotamet). 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!