Durangoko jaiak iragartzeko kartel lehiaketa, martxan

Anboto 2025ko uzt. 9a, 11:09

Aurreko edizioetako kartel irabazleak. DURANGOKO UDALA

Lanak aurkezteko azken eguna abuztuaren 28a izango da. Epaimahaiak irailaren 2an aukeratuko ditu zazpi kartel finalistak. Bozketa herrikoia irailaren 4tik 11ra egingo dute. 

Durangoko Udalak sanfaustoetako kartela aukeratzeko deialdia zabaldu du. Artista profesionalek zein zaletuek parte hartu ahal iazngo dute; bakoitzak, hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Diseinuek originalak eta beste inon argitaragabeak izan beharko dute, eta teknika libreekin sortu ahal izango dira. Kartelean sartu beharreko derrigorrezko testua honako hau da: San Fausto Jaiak 2025 Durango, Urriaren 10etik 19ra. Lehiaketara aurkezteko, parte hartzaileek eskaera inprimakia bete beharko dute Durangoko Udalaren parte hartze plataforman

900 euro jokoan

Lanak aurkezteko azken eguna abuztuaren 28a izango da. Epaimahaiak irailaren 2an aukeratuko ditu zazpi kartel finalistak. Bozketa herrikoia irailaren 4tik 11ra egingo dute. Diseinu irabazlea zein den irailaren 27an jakinaraziko dute. Irabazleak 900 euro jasoko ditu.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!