Durangoko Udalak intsektu-plaga bat kontrolatzeko jarduketa egin behar izan du San Fauston. Esku hartzea Nafarroa plazaren ondoko patioan egin dute, bertako berdeguneetan orratz iletsu (lymantria dispar) deritzon harraren presentzia identifikatu dute-eta. Osasunerako arrisku larririk ez duen arren, harraren ile-urtikatzaileek narritadurak eragin ditzakete pertsona batzuengan, eta hainbat eragozpen zein kalte eragin landaredian eta bizilagunen artean.
Orratz iletsuak parkeko landare bati eta haritz biri eragin die. Espezie inbaditzailea denez, zuhaitzak ahultzen ditu haren hostoak janda. Udalak tratamendua martxan jarri zuen joan zen asteburuan, eta aurreratu du uda osoan zehar egingo duela jarraipena. Halaber, herritarrei eskatu diete aleekin kontaktua saihesteko eta eremura ez gerturatzeko. Udalak zintaz babestu du eremua, eta informazio panelak ipini ditu.