Eneko Hernando, gazteen taldetik Kulturaleko nagusietara

Joseba Derteano 2025ko uzt. 8a, 09:34

Durangoko Kulturalak harrobira jo du atezain postua indartzeko eta Hernando lehen taldera igo du.

Durangoko Kulturalak harrobira jo du datorren denboraldiko taldea indartzeko. Eneko Hernando gazteen A taldetik Hirugarren RFEF mailan dabilen talde nagusira igo dute. "Lehen taldean jokatzeko aukera izateagaz oso pozik nago", adierazi du jokalari igoberriak.

Atzeko lerroari begira, fitxaketa bat ere egin du Kulturalak. Asteon jakinarazi dutenez, Alcorcon B taldetik Ugaitz Martinez zentrala ekarri dute. Denboraldiko lehen fitxaketa da..

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!