Amaitu da Durangoko aurrekontu parte hartzaileetako bozketa fasea

Anboto 2025ko uzt. 7a, 15:15

Aurrekontu parte hartzaileetako bozketa fasea amaierara ailegatu da Durangon. Orain, talde politiko-teknikoak proposamenak hautatuko ditu, boto gehien jaso dutenak lehenetsita. 

Aurreikuspenen arabera, udalak irailean emango du aurrekontuaren parte izatera igaroko diren behin-betiko proiektuen berri. Guztira, 516 herritarrek parte hartu dute galdeketan, eta 1.043 boto eman dituzte. Babesik handiena jaso duten proiektuen artean irisgarritasunari, azpiegiturei eta espazio publikoei begirakoak daude. Udalak 600.000 euro baliatuko ditu herriko sei auzotako proiektuak era berdinkidean banatzeko, hau da, bakoitzean 100.000 eurora arteko proiektuak egiteko. 

Babesik handiena jaso duten proiektuak honako hauek izan dira, auzorik auzo:

San Roke

  1. Haur parke inklusiboa Zabalarran. Aurrekontua: 25.000 €. Botoak: 106
  2. Joko-kantxak. Aurrekontua: 100.000 €. Botoak: 50
  3. Otzamotenako komun publikoa. Aurrekontua: 100.000 €. Botoak: 30
  4. Errotaritxuenako ur-eremua. Aurrekontua: 100.000 €. Botoak: 26
  5. Zebrabide bateko argiak. Aurrekontua: 20.000 €. Botoak: 15

San Fausto:

  1. Zuhaitzak haur-parkeetan. Aurrekontua: 50.000 €. Botoak: 77
  2. San Faustoko futbol eta saskibaloi zelaiko hesiak. Aurrekontua: 30.000 €. Botoak: 40
  3. Bizikletentzako aparkaleku estalia. Aurrekontua: 50.000 €. Botoak: 7

Landako:

  1. Tenis-pisten zoladurak ordezkatea, putzuak sortzea saihesteko. Aurrekontua: 80.000 €. Botoak: 43
  2. Berdeguneak apaintzea. Aurrekontua: 100.000 €. Botoak: 39
  3. Argiak oinezkoen pasabideetan. Aurrekontua: 40.000 €. Botoak: 35
  4. Oinezkoen pasabideak Untzillaitz kalean. Aurrekontua: 45.000 €. Botoak: 23
  5. Gallanda kaleko parkea. Aurrekontua: 45.000 €. Botoak: 21
  6. Txakur-pixaz kontzientziatzeko kanpaina. Aurrekontua: 15.000 €. Botoak: 7

Madalena:

  1. Bidegorria Muruetatorreraino zabaltzea. Aurrekontua: 100.000 €. Botoak: 66
  2. Espaloiak eta estoldak. Aurrekontua: 5.000 €. Botoak: 37
  3. Txakurrei buruzko kontzientziazio-kanpaina. Aurrekontua: 15.000 €. Botoak: 22

Erdialdea:

  1. Juan Itziarko irisgarritasuna eta bizi-kalitatea hobetzea. Aurrekontua: 50.000 €. Botoak: 73
  2. Bide segurtasuna hobetzea Montevideon eta Juan Mari Altunan. Aurrekontua: 40.000 €. Botoak: 40
  3. Ezkurdiko zuhaitza birjartzea. Aurrekontua: 50.000 €. Botoak: 36
  4. Bidegorria kentzea. Aurrekontua: 60.000 €. Botoak: 12
  5. Paperontziak eta bankuak. Aurrekontua: 20.000 €. Botoak: 9
  6. Bizikletentzako aparkalekua ipintzea Juan Itziarren. Aurrekontua: 50.000 €. Botoak: 1

Tabira:

  1. Tabirako 7. futboleko belargunea berritzea. Aurrekontua: 62.000 €. Botoak: 94
  2. Kirol anitzeko kantxa Intxaurrondoko erdigunean. Aurrekontua: 100.000 €. Botoak: 60
  3. Autokarabanen gunea. Aurrekontua: 20.000 €. Botoak: 43
  4. Gasteiz bideko sastrakak garbitzea. Aurrekontua: 6.000 €. Botoak: 19
  5. Txakur-gorotzei buruzko kontzientziazio-kanpaina. Aurrekontua: 15.000 €. Botoak: 12
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!