Durangoko Udalak 2025eko lehenengo lau hilabeteko segurtasun datuak kaleratu ditu Udaltzaingoaren txostenetan oinarrituta. Honako hauek dira joeretako batzuk:
2025eko lehen lau hilabeteetan, 34 kasu erregistratu zituzten (49 izan ziren 2024 osoan), eta horietatik 10 biktimekin izan ziren. Istripuen arrazoien artean 22 talka, 5 harrapatze eta bestelako 7 gertakari kontabilizatu dituzte. Beste 4 delitu erregistratu dituzte alkoholaren edo drogen eraginpean gidatzeagatik (213 izan ziren iaz), eta beste bat gidabaimenik barik gidatzeagatik.
Urteko lehenengo lau hilabeteetan 9 lapurreta kasu erregistratu dituzte Durangon. Beste sei kasu iruzurrekin loturikoak izan dira (kopuruok 33 eta 6 izan ziren, iaz, hurrenez hurren). Lesioen atalean, berriz, borrokei loturiko 12 kasu erregistratu dituzte (19 izan ziren iazko urte osoan) eta 8 pertsona atxilotu dituzte (6 izan ziren iaz).
Ertzaintzaren datuak
Ertzaintzak emandako datuen arabera, iaz 2.069 etxebizitza-lapurreta izan ziren Bizkaian. Horietatik 263 izan ziren eskualdean, eta 53 Durangon. Sexu-delituei dagokienez, eskualdean 22 sexu-eraso erregistratu ziren; adinbakoen aurkakoak izan ziren horietatik 5. Horrez gain, sexu-jazarpen kasu bat, exhibizionismoagaz lotutako 2 eta sexu-askatasunarekin lotutako beste 12 delitu ere erregistratu ziren. Drogen inguruan, 63 ikerketa egin ziren, 43 pertsona ikertu eta 25 atxilotu zituzten.