Bestalde, Durangoko Udalak jakinarazi du Musika Eskolako teilatua berritzeko obrak "erritmo onean" garatzen dabiltzala. Lanak uztailaren erdialderako amaituta egotea aurreikusi dute. Momentu honetan, beheko solairuko lurzorua aldatzen dabiltza, baita erreformaren "azken erremateak" egiten ere. Era berean, kendu egin azken hilabeteotan eraikina inguratu duten aldamioak. Azken esku hartze horrek ahalbidetu du, hain zuzen ere, arropa-merkatua Aurora Abasolora bueltatzea.