- Landakoko kirolguneak: Landako I gunea zarratuta egongo da uztailean eta abuztuan. Landako II moduluan, berriz, aldaketak egongo dira ordutegian. Uztailean, astelehenetik barikura egongo da zabalik, 8:00etatik 21:00etara eta zapatuetan 09:00etatik 14:00etara. Domeka eta jaiegunetan itxita egongo da. Abuztuan, bertako igerilekua zarratuta egongo da. Fitness aretoa, ordea, astelehenetik barikura egongo da zabalik, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
- HAZ (Herritarrentzako Arreta Zerbitzua): uztailaren 14tik abuztuaren 31ra arte egongo da zabalik, astelehenetik eguenera 08:00etatik 14:00etara, eta barikueta 08:00etatik 13:00etara.
- Udal Euskaltegia: uztailean astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara, egongo da irekita, eta zarratuta abuztuan.
- Musika Eskola: uztailean astelehenetik barikura, 11:30etik 15:00etara egongo da, zabalik, eta itxita abuztuan.
- Biblioteka: uda garaian goizez egongo da zabalik. Uztailan, astelehenetik barikura, 09:00etatik 14:00etara, eta abuztuan 10:00etatik 14:00etara
- Arte eta Historia Museoa: uztailean ordutegi arrunta izango du eta abuztuan soilik goizez egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara.