Durangoko Udalak amaitutzat eman ditu udalerriko bizikleta sarea handitzeko lanak. 18 kilometro gehigarrirekin hornitu dute orain arteko bideak: Gran Hoteletik hasi eta erdiguneko hainbat kaletan egin dituzte esku hartzeak, hala nola Ollerian, Larrasoloetan, Landako, Frai Juan Zumarragan, Alutzen eta San Roken. Durangoko Udalak azaldu duenez, hainbat puntu beltz kendu dituzte, Montorreta kalearen eta Ramon Rubial kaleen artekoa, besteak beste. Era berean, Tabirabide eta Alde Zaharraren arteko lotura hobetu dutela esan dute. Beste jardueretako bat Olleria eta Faustebekoa kaleen arteko oinezkoentzako pasealeku berria zabaltzea izan da. Bertan, 400 metroko espaloia hartu dute, oinezkoen eta bizikleten arteko lotura hobetze aldera. Sara Oceja hirigintza zinegotziak esan duenez, zabalkundearekin, "Durangok beste pauso bat eman du mugikortasun eredu jasangarriago" baterantz. Lanek zortzi hilabete iraun dute. Udalak 257.734 euroko inbertsioa egin du.