Durangoko Alderdi Ppopularra kezkatuta agertu da udalerriko eta Bizkaiko barrualdeko eskualdeetako osasun aretarekin; egoera "larria" dela esan du. Hori dela eta, Durangok anbulantzia medikalizatu bat behar duela berretsi du, beste behin ere, Carlos García zinegotziak: "Anbulantzia medikalizatua ezinbesteko baliabidea da, bizitzaren eta heriotzaren arteko aldea markatu dezakeelako. Ezin dugu durangarren oinarrizko beharrizan horri entzungor egiten jarraitu". Gaineratu duenez, Gernikako anbulantzia medikalizatua, Durangori arreta eskaintzeaz arduratzen dena, egun batzuetan "zerbitzurik eman bark" egon dela jakinarazi du.
Garcíaren arabera, "urgentziazkoa" da anbulantzia medikalizatua Durangon izatea, "ospitalea eraiki bitartean". Era berean, "osasun sailburuak eta bere departamenduak" ezin dutela "beste aldera begiratzen jarraitu" esan du: "Utzikeria milaka herritarren bizitza dabil arriskuan jartzen. Berehalako konponbideak exijitzen ditugu".