Kopuru horretako 915.000 euro Tabirako igerilekuetara bideratuko dute, iragazketa-makinen gela aldatzeko, hain zuzen ere. Tabirabide kaleko transformazio elektrikoko zentroa ere aldatuko dute lekuz (320.000 euro), eta 15.000 euro bideratuko dituzte hilerrian irisgarritasun lanak egitera. Azkenik, 456.000 euro erabiliko dituzte udaleko zerbitzu informatikoak berritzeko.