[EGITARAUA]: Marmitakoak, bertsolariak eta goitiberak Tabirako jaietan

Anboto 2025ko eka. 26a, 10:14

Auzoko jaiak, Tabiran. TABIRAKO JAI BATZORDEA

Elizaren aurrealdeko zelaia jaizalez beteko da asteburu honetan. Txupinazoa gaur jaurtiko dute, 19:30ean. 

Muruetatorreko auzotarrek Tabirako biztanleei pasa diete herriko auzoetako jaietako testigua. Asteburu honetan, sanpedroak ospatuko dituzte Tabirako elizaren bueltan. Auzo elkarteko kideek makina bat ekitaldi antolatu dituzte horretarako. Jaiak, gaur, barikua, hasiko dituzte 19:30eko txupinagaz eta osteko tortilla-janagaz eta DJ gauagaz. Zapatuan izango dituzte ekintzarik parte-hartzaileenak: marmitako txapelketa, fanfarrea, gazteen jolasak, taloak, Nonbait taldearen erromeria eta Kuku eta Kene musika jartzaileak egongo dira. Domekan, goitiberak, magoak eta bertsolariak izango dituzte. Egitarauko xehetasun guztiak anboto.org atarian topa daitezke.  

Tabirako jaiak

Ekainak 27, barikua

  • 09:00etan, txistulariak.
  • 19:30ean, txupinazoa, DRTren emakumeen taldeak.
  • 20:00etan, tortilla jana.
  • 21:30ean, DJ gau herrikoia

Ekainak 28, zapatua

  • 09:00etan, marmitako txapelketaren mahai banaketa
  • 11:30ean, Kalaka gazteen jolasak
  • 14:30ean, lapiko aurkezpena
  • 15:30ean, sari banaketa.
  • 17:00etan, mus, partxis eta igel txapelketa, Ibaizabalen.
  • 17:30ean, mahaiak jaso
  • 17:30ean Sama siku fanfarrea. 
  • 19:00etan, meza
  • 20:00etan, talotegia
  • 20:30ean, kanpai jotzea
  • 21:00etan, Nonbait erromeria. 
  • 00:00etan, DJ Kuku eta Kene

Ekainak 29, domeka

  • 11:00etan, umeentzako goitiberak.
  • 11:00etan, talotegia
  • 12:30ean, herri kirolak:
    • Urdax Magunazelaia
    • Karmele Gisasola
    • Ioritz Gisasola
    • Jon Gisasola
  • 18:30ean, klown magoa
  • 19:00etan, bertsolariak:
    • Maialen Lujanbio.
    • Eneko Abasolo 'Abarkas'
    • Txaber Altube
    • Araitz Katarain
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!