Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioak (CEOE) eta Baterlsmann fundazioak sari banaketa egin zuten, atzo, Madrilen, enpresen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen ekarpena aitortzeko. Alianza deritzon saria Maristak ikastetxe durangarrak jaso zuen. Epaimahaiak bizikleten muntaketa eta mantenurako ikasketa-programa durangarra saritu zuen, haren berritasunagatik eta arrazo errealetan oinarritutako ikasketa metodologiagatik. Era berean, tutoreen eta lantaldearen lana, eta Orbea enpresarekin zein Bizkaiko Foru Aldundiarekin egindako lankidetzak aitortu dizkiote zentroari.
Sari banaketan, Maristak ikastetxeko Daniel Irazola zuzendariak parte hartu zuen. Halaber, ekitaldian izan ziren, Bertelsmann fundazioko presidenteorde Francisco Belil, CEOE fundazioko presidente Fatima Bañez eta CEOEko presidente Antonio Garamendi.