Datorren zapatuan, ekainak 28, North Fight Series kicboxing gaubelaren lehen edizioa antolatuko Durangoko Jai Alai pilotalekuan. Indar XSport eta 4Kick Kirol Kluba dira antolatzaileak.
Hainbat borrokaldi amateur eta profesional ikusi ahalko dira 16:30etik 22:00 ingurura. Unai Calvo durangarrak (Laureano Team) neoprofesionalen Euskadiko txapelketa lehiatuko du Knockout klubeko Rafa Benitoren aurka. Hau da, gerriko bat izango du jokoan 67 kilora arteko pisuan. Aboiz jatetxeak babestutako borrokaldia da.
Emakumeetan Marina Valverde, Celia Oliveira eta Sofia Gaona lako borrokalariak ikusteko aukera egongo da. Valverde Euskadiko eta Espainiako txapelduna da tatami sport modalitatean. Bestelakoan Euskaditik zein Espainiako toki askotatik etorritako taldeek eta borrokalariek parte hartuko dute Durangoko hitzorduan.
Aurreko egunean, barikuan, borrokalarien pisaketa egingo dute Durangoko Ibaizabal auzoko Zazpi tabernan.
Sarrerak
Sarrerak aurrez erosi daitezke: 20 euro harmailetan eta 25 aulkietan. Sarrerak egunean bertan ere erosi daitezke 25 eta 30 eurotan, hurrenez hurren. Aurrez toki hauetan eskuratu daitezke: Durangon Laureano Fight Team eta Fight Factory; Elorrion Indar XSport; Berrizen Karabe Kirol Kluba; Barakaldon Team Sariri; Santurtzin KB One eta Eibarren Sakura.
Harmailetako sarrerak ia agortuta daudela jakinarazi dute antolatzaileek.