Nuria Etxegaraik munduko errekorra hobetu du 2.000 metroko oztopo proban eta F50 kategorian

Anboto 2025ko eka. 23a, 15:49

Nuria Etxegarai podiumean.

Ia lau segundotan jaitsi du berea zen marka.

Asteburuan Master mailako Espainiako atletismo txapelketak lehiatu dituzte Alacanten. Bertan aritu da Durango Kirol Taldeko Nuria Etxegarai eta munduko errekor berria ezarri du F50 kategorian eta 2.000 metroko oztopo proban: 7.30.45. Aurreko marka ere berea zen, iaz Alcobendasen lortua (7.34.29). Ia lau segundotan hobetu du iazko marka. Horrez gainera beste domina batzuk irabazi zituen.

Sonia Oceja onena izan zen altura-jauzian (1,30 metro) eta luzera-jauzian (4,13) eta bigarren salto-hirukoitzean (8,92). Begoña Martinezek, besteak beste, zilarrezko domina jantzi zuen 80 metroko hesien proban (13.54). Azkenik, Javier Fontaneda 1.500 metroko proban nagusitu zen (4.41) besteak beste.

DKT Bizkaiko txapeldun

Bestalde, Durango Kirol Taldea Bizkaiko kluben arteko txapelketako txapeldun geratu da 11. urtez jarraian. 24 puntuko aldea atera dio Getxo Atletismo bigarren sailkatuari. Unax Solabarrietak, Cherif Colyk, Eneko Lambarrik, June Kortazarrek, Nahia Ibarzabalek eta Ainara Mugartegik puntu baliotsuak batu zituzten, nork bere modalitatean.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!