Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuak Bizkaiko Herri Arteko Zesta Punta Txapelketako finalak hartu ditu asteburuan. Berriatuak eta Markinak neurtu dituzte indarrak eta Berriatua geratu da txapeldun hiru kategorietan nagusitu ondoren.
Kadete mailakoa erraz irabazi du (30-11) eta kadeteetakoan, berriz, latz sufritu ostean nagusitu da: 30-29. Partidu hau izan da gogorrena eta txalorik gehien jaso dituena. Nagusien mailan 30-24 nagusitu dira berriatuarrak.