Autismoaren Harrotasunaren Eguna ospatu dute Durangon

Anboto 2025ko eka. 19a, 14:57

Durangoko Udalak Autismoaren Harrotasunaren Eguna ospatu zuen atzo, eta harrera egin zion Elixabete Sanchezi. Sanchez durangarra da eta Autismoaren Espektroko Nahasmendua (AEN) du diagnostikatua. Halaber, El mundo de Nadia liburuaren egilea ere bada. 

Ekitaldia udaletxeko osoko bilkuren aretoan egin zuten. Udalak publikoki aitortu zizkion Sanchezi, haren "testigantza, ausardia eta autismoaren inguruko sentsibilizazioan egindako lana". Duela gutxi Durango Sarietarako izendatu zuten, liburua oparitu zien udaleko ordezkariei eta Gazteria eta Kirol teknikariari. Mireia Elkoroiribe alkateak nabarmendu zuenez, Sanchezek "aniztasuna enapatian eta errespetuan ulertzen" laguntzen du Durangon. Era berean, talde politikoek adierazi zuten funtsezkoa dela gizartea kontzientziatzen jarraitzea eta inklusiorako espazio egokiak sustatzea. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 13.000 pertsona inguruk dute Autismoaren Espektroko Nahasmenduaren diagnostikoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!