Durangoko Udalak ziklomotor elektriko bat aterako du enkantera

Anboto 2025ko eka. 17a, 15:06

Ziklomotorraren irteera prezioa 935 eurokoa izango da. Interesdunek uztailaren 3ko 15:00ak arteko epea izango dute eskaintzak egiteko. Horretarako, Euskadiko Kontratazio Publikorako Plaformaren bidez aurkeztu beharko dituzte eskaerak. 

Eskaintzak aurkezteko xehetasun guztiak plataforman daude eskuragarri, esteka honen bidez: https://www.contratacion.euskadi.eus.  Behin proposamenak jasotzeko epea amaituta, ziklomotorra eskaintza ekonomiko handienari esleituko diola iragarri du udalak. Berdinketa egonez gero, plataforman lehenengo erregistratu den eskaintza lehenetsiko dute. Esleipenaren ondoren, udalak pertsona edo erakunde irabazleari jakinaraziko dio, eta azken horrek 10 egun balioduneko epea izango du eskainitako prezioa ordaintzeko eta salerosketa-kontratua formalizatzeko.

Ezaugarriak

Udalak jakinarazi duenez, ziklomotorrak 1800Wko Bosch motor bat du (2300W-ko potentzia maximoa), eta kalitate handiko litiozko bateria, 70 km arteko autonomia eskaintzen duena, 45 km/h-ko gehieneko abiadurarekin. Gainera, 6 eta 7 ordu arteko karga-denbora du, eta 95 kg-ko pisua guztira, bateria barne. Ziklomotorra Udaleko jakinarazleek erabili dute orain arte, eta 3.745 kilometro ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!