Otamotzeneko ur-txorrotak eta Tabirako igerilekuak, gaurtik zabalik

Anboto 2025ko eka. 12a, 13:15

Gaur, uda sasoia inauguratu dute Durangon. Otamotzeneko ur-txorrotak uda osoan zehar egongo dira erabilgarri 11:00etatik 20:00etara. Era berean, Tabirako igerilekuek gaur zabalduko dituzte ateak.

Bestalde, Otamotzeneko ur-jokoez gainera, Durangoko Udala Tabirakoak atontzen dabil. Lanak "erritmo onean" doazela eta azpiegitura berria "uda honetarako" erabilgarri egongo dela iragarri dute. Ur-txorrotok Intxaurrondoko umeentzako parkearen ondoan egongo dira. Eremuak 110 metro karratuko azalera izango du. Azkenik, udalak udalerriko uretako espazioez gozatzera gonbidatzen ditu herritarrak eta espazioen erabilera arduratsua egitea eskatu du, ura alferrik ez galtzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!