Kadeteen Euskal Kopako Laukoa, gaurtik aurrera

Anboto 2025ko eka. 13a, 10:30

Reala B. EFF

Realak, Alavesek, Antiguokok eta Athleticek jokatuko dute txapelketa, Tabirako zelaian.

Euskadiko Futbol Federazioak eta Durangoko Udalak hasitako lankidetzari eskerrak, Tabirako zelaiak Emakumeen Euskal Kopako eta mutilen kadete eta gazte mailako Lauko Finalak hartu ditu bigarren urtez jarraian; asteburuan, erabakitzeko geratzen dena jokatuko dute, kadete mailakoa. Gaur izango da lehenengo finalerdia, 17:00etan: Reala - Alaves; 19:15ean jokatuko dute bestea, Antiguoko - Athletic. Finala domekan izango da, 12:00etan. Gazte mailako finala Reala B taldeak irabazi zuen, eta emakumeetan Reala C-k, Elorrio mendean hartuta. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!