[EGITARAUA] Leioako Umore Azokan ikuskizun onenaren saria jaso duen Claudette, Ana Goitia eta Zanguango, besteak beste, Uda Giroren edizio berrian

Aritz Maldonado 2025ko eka. 11a, 13:06

Uda Giro zikloaren edizio berri bat aurkeztu dute gaur goizean Durangon. Aurtengo berrikuntza nagusietako bat, Gaueko umore saioak izango dira. "Herri gehienetan jaialdiak egiten dituzte udan. Gure kasuan, San Agustinetik urte osoan programazio interesgarria eskaintzea gura dugu, eta udako hilabeteetan, hori kalera atera eta Durangotik zabaltzea", azaldu du Arantza Arrazola San Agustin kulturguneko koordinatzaileak. 

"Familia osoarentzako moduko ekitaldiak ditugu, baina aurten, helduentzako umore saioak antolatu gura genituen", gehitu du. Paule Sanchez zinegotziak, ere, programa askotarikoa dela nabarmendu du. "Askotarikoa eta interesgarria da Uda Giro zikloa", azaldu du. Arrazolak, bestalde, tokiko sortzaileen alde egiten duten lana ere aipatu du. Horrela, Ander Berrojalbizek eta Maider Lopezek Tres cuentos (des)concertantes eskainiko dute uztailaren 3an; Leire Vargasek eta Jaime Nietok, ostera, Bizi sintetikoak, poesia eta musika elektronikoa uztartzen dituen emanaldia eskainiko dute.

UDA GIRO 2025

  • Ekainak 22, Aiurri (Aukeran dantza taldea), 19:00etan, Otamotzena parkean (euria bada, Nevers ikastetxean). 
  • Ekainak 29, Piccolo Camerino (Cia Adrian Conde), 18:00etan, Tabira parkean, (Tabirako elizpean).
  • Ekainak 29, bertso saioa: Maialen Lujanbio, Eneko Abasolo 'Abarkas', Txaber Altube eta Araitz Katarain, 19:00etan, Tabira parkean, (Tabirako elizpean).
  • Uztailak 3, Tres cuentos (des)concertantes (Khantoria), 19:00etan, Kurutzesantuko lorategian (Kurutzesantu museoan). 
  • Uztailak 5, Gari & Maldanbera, 20:00etan, Plateruenako terrazan (Plateruena kultur aterpea). 
  • Uztailak 11, Claudette (La maleta company&cie balancetoi), 20:00etan, Plateruenako terrazan (Landako Gunean).
  • Uztailak 17, Bizi Sintetikoak (Leire Vargas eta Jaime Nieto), 19:00etan, Benita Uribarrena parkean (Durangoko Arte eta Historia museoan). 
  • Uztailak 19, El peor espectaculo del mundo, de momento!!! (Zanguango), 22:00, Ezkurdin (Landako gunean).
  • Uztailak 24, Gru 4 , 20:00etan, Tabira auzoan (Andra Mariko elizpean).
  • Uztailak 25, Katana (Ana Goitia), 22:00etan, Benita Uribarrena parkean (San Agustin kulturgunea).
  • Abuztuak 3, Baboom (Xabi Larrea), 20:00etan, Otamotzenako parkean (Landako gunea). 
  • Abuztuak 30, Diabolo classic metal (Hermanos inconfundibles), 19:00etan, Plateruenako terrazan (Landako gunea).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!