Kaletik Gaztetxera dinamikako kideek Udako Gazte Eguna ospatuko dute datorren zapatuan. Otamotzenan batuko dira, eguerdian. Kamisetak banatuko dituzte lehenengo, eta taldeko fanzinea aurkeztuko dute gero. 12:30ean plastilina txapelketa izango dute, eta 14:30ean bazkaria. 17:00etan frontenis txapelketako finalak jokatuko dituzte Kurutziaga ikastolan. 19:00etan poteoa egingo dute, txaranga lagun. 21:00etan kontzertuak izango dituzte: Gozzue eta Kiliki.