Gaur goizean Canfranc-en (Espainia) jokatutako Espainiako Kilometro Bertikalen txapelketan Durango Kirol Taldeko laukoteak laugarren postua eskuratu du. Durangoko laukoteak 2:59:30eko denbora behar izan du. Garailea CE Penedès taldea izan da 2:51:28ko denboragaz, bigarren postua CA Gandia-Alpesak (2:53:59) lortu du eta hirugarrena Matarraña Team-ek (2:55:26).