Kilometro bertikalen txapelketan DKTko emakumeen taldeak laugarren postua eskuratu du korrilakari hauekin: June Villarroel, Oihane Unzalu, Garazi Sampedro eta Ainara Urrutia. Durangoko laukoteak 2:59:30eko denbora behar izan du. Garailea CE Penedès taldea izan da 2:51:28ko denboragaz.
Mendi lasterketen Espainiako txapelketan, berriz, emakumeak podiumera igo dira, hirugarren tokian. Gizonen taldea ere maila handian aritu da eta bosgarren tokian amaitu du Gontzal Murgoitio, Irazu Aranburu eta Ibai Cebrianekin.