Durangoko Udalak amaitu ditu Zirarmendieta kaleko hegoaldeko espaloia berritzeko lanak, Larrasoloeta eta Urkiagatorre arteko zatian. Proiektuak 212.360 euroko aurrekontua izan du, eta udalak azpimarratu duenez, lanek "hobekuntza nabarmena" ekarri diote inguruari, irisgarritasunari dagokionez. Horri eskerrak, oinezkoen eta bizikleten mugikortasuna hobetuko dela esan dute. Era berean, berdegune berriak ipini eta hiri altzariak instalatu dituzte, hala nola bankuak eta paperontziak.