Domekan egingo dute Julene Azpeitia literatur lehiaketaren sari banaketa

Anboto 2025ko eka. 6a, 10:05

Ezagutzera eman dituzte Julene Azpeitia erreferentziazko literatur sariaren 42. edizioko sarituak. Domekan egingo dute sari banaketa ekitaldia, Durangoko Arte eta Historia museoan, 12:00etan. Beñat Igarzak aurkeztuko du. 

Ohikoa denez, gazte zein helduek aurkeztutako ipuin, olerki eta bertso onenak saritu dituzte Julene Azpeitia literatur lehiaketako epaimahaiko kideek. 42. edizio honetan Durangoko Udaleko Euskara sailak izendatutako adituek lanen kalitatea eta sakontasuna azpimarratu dituzte. Ipuin eta olerkien saioan Joxe Garaizabalek, Maite Berriozabalek eta Leire Vargasek egin dituzte epaile lanak; bertsoen atalean, ostera, Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek, Irune Basagoitik eta Ander Elorriagak.

1983. urtean hasi zen Durango Udala Julene Azpeitia literatur lehiaketa antolatzen. Hauek dira 42. edizioko saridunak. 

Olerkia atala

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
Sariduna: Katalin Berasaluze Sanchez
Lana: Bihotza
Ikastetxea: San Jose Jesuitak
Saria: 100 euroko liburu sorta

DBH 1. eta 2. mailak
Sariduna: Jare Larrea Amezua
Lana: Gora Palestina
Ikastetxea: Kurutziaga Ikastola
Saria: 125 euroko liburu sorta

DBH 3. eta 4. mailak
Sariduna: Lore Sanchez Onaindia
Lana: Kresalaren memoriak
Ikastetxea: Kurutziaga Ikastola
Saria: 150 euro

Batxilergoa eta Lanbide Heziketa
Sariduna: Oihana Aiesta Alfaro
Lana: Hutsaren bizilekuan
Ikastetxea: Ibaizabal Ikastola
Saria: 200 euro

18 urtetik gorakoak
Sariduna: Mari Joxe Azurtza Sorrondegi
Lana: Itxaropen trena
Saria: 300 euro

Ipuinen atala:

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
Sariduna: Araitz Ormaza Lema
Lana: Loretxo galdua
Ikastetxea: Kurutziaga Ikastola
Saria: 100 euroko liburu sorta

DBH 1. eta 2. mailak
Sariduna: Elaia Berrojalbiz López
Lana: Gitarra eta posta-txartela
Ikastetxea: Fray Juan de Zumarraga
Saria: 125 euroko liburu sorta

DBH 3. eta 4. mailak
Sariduna: Iker Huertas Estancona
Lana: Itsasargi berria
Ikastetxea: San Antonio
Saria: 150 euro

Batxilergoa eta Lanbide Heziketa
Sariduna: Irati Gallastegi Molero
Lana: Helduen begiradari ihes egiteko
Ikastetxea: Fray Juan de Zumarraga
Saria: 200 euro

18 urtetik gorakoak
Sariduna: Miren Aizpuru Bilbao
Lana: Bigarren bizitza bat
Saria: 600 euro

Bertsoen atala

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak
Sariduna: Nahia Meire Martin
Lana: Aniztasuna
Ikastetxea: San Antonio
Saria: 100 euroko liburu sorta

DBH 1. eta 2. mailak
Saritu gabe

DBH 3. eta 4. mailak
Saritu gabe

Batxilergoa eta Lanbide Heziketa
Sariduna: Kelmene Abaitua Isazelaia
Lana: Bertsoa niretzat
Ikastetxea: Fray Juan de Zumarraga
Saria: 200 euro

18 urtetik gorakoak
Sariduna: Iñigo Legorburu Arregi
Lana: Amonaren talaiatik
Saria: 300 euro

18 urtetik gorakoen accésita
Sariduna: Urko Egaña Calderón
Lana: Laugarren ebakuntzaren ondoren
Saria: 150 euroko liburu sorta

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!