Tabirako San Pedro jaien barruan aurten ere ez dute hutsik egindako mendi martxek eta mendi lasterketak. Ekainaren 22an egingo dituzte.
Martxarako ibilbide bi prestatu dituzte. Biak Tabirako elizaren ondotik irtengo dira, 08:00etan. Ibilbide luzeak 19,4 kilometro ditu eta laburrak 10,3 kilometro. Lasterketak 19,4 kilometro ditu eta 09:30ean hasiko da.
Izen-emateak kirolprobak.com webgunean egin daitezke eta baita egunean bertan ere, proba hasi aurretik.