Ekainaren 14ko zapatuan Bizkaia Torneoko final laurdenak hartuko ditu Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuak. Jardunaldia 17:30ean hasiko da. Torneo hau taldeka jokatzen da. Durangon Sollube eta Kolitza taldeek neurtuko dituzte indarrak.
Sollube taldea Agirre, Artola, Albisu eta Bakaikoa pilotariek osatzen dute; Kolitza, berriz, Jaka, Larrazabal, Mariezkurrena II eta Senar pilotariek. Sarreak www.entradasfronton webgunean eskuratu daitezke, 20, 25 edo 30 eurotan.
Finala Bizkaia frontoian izango da, abuztuaren 18an.
EKAINAK 14, ZAPATUA, 17:30
Lau eta erdian:
- Agirre / Jaka
Binaka:
- Artola-Albisu / Larrazabal-Mariezkurrena II
Buruz buruz:
- Bakaikoa / Senar