"Durangoko azken urteetako historia hobeto ezagutzeko oso interesgarriak dira lan hauek; 60-70 hamarkadetako bizitza kulturala jasotzen du", azaldu du Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak. Hain zuzen ere, horregaitik deitzen da erakusketa 'Bizitza baten isileko lana'. Besteak beste, Durangoko Azokako (Liburu eta Disko Azokaren garaian) lehen kartela, edota Kriskitinen bandera eta Tronperriren irudia sortu zuen Uriartek; 1966an sortutako Rojo y Negro pieza ere ikusi ahalko da, Nafarroako Museoak utzia. "Erakusketa hau aitortza bat da, funtsean", gehitu du Arrizabalagak. Andreu Uriartek berak, durangarrekin duen harremana nabarmendu du gaur goizeko prentsaurrekoan. "Durango xarmangarri egiten duena, durangarrak dira".
Berbaldia, 18an
David Fuente historian aditu eta erakusketako komisarioak berbaldia eskainiko ekainaren 18an, 18:30ean. Hain zuzen ere, durangarrak egindako ekarpena eta ibilbidea nabarmendu ditu Fuentek. "Andreu Uriarteren lehen erakusketa orain egiten bada, sei hamarkadatan kalitatezko lanak egiten jarraitzea lehenetsi duelako da".