Jesica Ruiz Haur eta Gazteriako zinegotziak Haurren hiria izeneko nazioarteko topaketan parte hartu zuen maiatzaren 19an eta 20an, Bilbon. Ekitaldian Francesco Tonucci pedagogo ospetsuak parte hartu zuen, nazioarteko proiektuaren sustatzaileak, besteak beste. Bada ildo horretatik jarraituta, udalak UNICEFen Haurren Hiri Lagun sarera batzeko asmoa duela iragarri du. "Laster" sinatuko dute horretarako hitzarmena. Gainera, Haur eta Gazteriaren Diagnostikoa egitea adostu dute talde politiko guztiek. Horretarako, kreditu aldaketa bat egingo dute. Diagnostikoa ikasturte berriarekin batera hasiko dira egiten.
Haurren hiria helburu
Ruizek Durangoko esperientzia partekatu zuen Bilboko berbaldian, eta udala Durangoko Haurren Kontseiluarekin eta Gazteriaren Kontseiluarekin batera egiten dabilen lana nabarmendu. Era berean, umeenganako hartu eman horrek "horrek komunitate osoa inplikatu" behar duela azpimarratu zuen zinegotzi durangarrak. Adibide modura, auzo-elkarteekin batera antolatutako Jolas Egunak nabarmendu zituen.