Helena Barrenetxeak Nazioen Ligan parte hartuko du, Euskal Selekzioaren nazioarteko lehenengo txapelketan

Anboto 2025ko mai. 27a, 14:56

Euskal Selekzioa gaurko aurkezpenean, Abadiñon. Helena Barrenetxea, behean, ezkerretik hasita hirugarrena. (Argazkia: www.euskalpilota.eus)

Ekainaren 1tik 6ra bitartean Gernikako Jai Alai frontoian lehiatuko den Euskal Selekzioa aurkeztu dute gaur.

Joan zen abenduan Nazioarteko Federazioak Euskal federazioa kide ofizialtzat onartu ostean, Euskal Selekzioa nazioartean lehiatu daiteke eta ekainaren 1etik 6ra Gernikako Jai Alain izango den Nazioen Ligan debutatuko du. Euskal Selekzioa osatuko duten protagonistak gaur aurkeztu dituzte Abadiñon, Euskadiko Pilota Federazioaren egoitzan, eta eskualdeko bat dago tartean: Helena Barrenetxea. Durangarrak lehenengoz jokatuko du nazioarteko txapelketa bat.

Nazioen Ligan sei selekziok parte hartuko dute: Euskadi, Frantzia, Espainia, Mexiko, AEB eta Filipinak. Ligaxkako partiduak ekainaren 2an, 3an eta 4an jokatuko dituzte. Finalerdiak eta finalak ekainaren 5ean eta 6an izango dira, hurrenez hurren.

Hauek dira Euskal Selekzioa osatuko dute zesta-puntista guztiak:

Emakumeak
  • Helena Barrenetxea Fernandez (2007/11/20) – Durango – DUJA Durango Jai Alai
  • Elaia Gogenola Krajak (2007/10/25) – Berriatua – Berriatua Zesta Punta
  • Maialen Aldazabal Aldazabal (2006/02/09) – Berriatua – Berriatua Zesta Punta
  • Maia Goikoetxea Bilbao (2011/09/07) – Berriatua – Berriatua Zesta Punta
Gizonak:
  • Aritz Erkiaga Zumelaga (1987/06/09) – Ispaster – Eraman Jai Alai
  • Unai Lekerikabeaskoa Agirre (1994/12/13) – Gernika-Lumo – Eraman Jai Alai
  • Imanol Lopez Nogales (1984/04/04) – Zumaia – Eraman Jai Alai
  • Eñaut Urreisti Astigarraga (2004/08/30) – Mutriku – Danok Bat P.E.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!