Ticket Bai sisteman trebatzeko prestakuntza-saioak Durangoko merkatarientzat

Anboto 2025ko mai. 27a, 09:46

Durangoko Udaleko turismo eta merkataritza sailak eta Dendak Baik prestakuntza programa bat ipini dute martxan, udalerriko merkatariak Ticket Bai sistemaren instalazioan eta aholkularitzan laguntzeko.

Programa horretan, aholkularitza pertsonalizatua eskainiko diote establezimendu bakoitzari. Interesdunek www.iggrupo.com/contacto helbidearen bitartez egin beharko dute izen-ematea. Prestakuntza-saioa ekainaren 1etik 30era eskainiko dute. Saioen data eta ordua negozio bakoitzaren eta prestakuntza-taldearen artean adostuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!