Duela egun batzuk, Durangoko ikasleek ikasketatarako "espazio egokirik ez" zutela adierazi zuen EH Bilduk. Koalizioaren iritziz, egoera hori " gobernu taldearen aurreikuspen faltaren ondorio zuzena" izan zen. Hori dela eta, "Landakoko sotoak, Intxaurrondoko instalazioak eta Muruetatorre baserria aldi baterako ikasteko gune" modura atontzea eskatu zuen.
Gaur, udalak jakinarazi du Biblioteka, Intxaurrondo eta Landako I kiroldegiko bilea-gela atondu dituela azterketa-aldirako. Halaber, honako ordutegi hauek ipini ditu:
- Bizenta Mogel Biblioteka: astelehenetik barikura, 09:00etatik 21:00etara; zapatuetan 10:00etatik 20:00etara; domeketan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
- Intxaurrondo: astelehenetik barikura 9: 00etatik 15:00etara.
- Landako I, bilera-gela: eguaztenetik barikura 9: 00etatik 22:00etara; zapatuetan 09:00etatik 21:30era; domeketan 9: 00etatik 14:00etara.