Nortasun agiria eta pasaportea berrizteko data berriak jarri dituzte Durangon, uztailaren 8an, 22an eta 23an. Gaurtik aurrera eskatu daiteke hitzordua, HAZn edo 94 603 00 00 telefono zenbakira deituta. Udal arduradunek azpimarratu dute ez dela hitzordurik kudeatuko webgunean bitartez edo whatsapez.
Ezkurdin jarriko den bulego mugikorrean nortasun agiria eta pasaportea egin edo berriztu ahal izango da. Baita nortasun agiri elektronikoaren ziurtagiriak aktibatu ere. Nortasun agiri bakoitzeko 12 euro ordaindu beharko dira eta pasaporte bakoitzeko 30 euro. Ordainketa eskudirutan egin beharko da izapidea gauzaten den momentuan, udal ordezkariek jakitera eman dutenez. Nortasun agiri elektronikoaren aktibazioa doakoa da.