Komun eramangarrien zerbitzua indartu dute Durangon

Anboto 2025ko mai. 22a, 08:45

Durangoko Udalak aldi baterako komunen zerbitzua indartzea erabaki du, udalerrian urte osoan zehar antolatzen diren kultura, jai eta jardueren beharrak asetzeko. 

Aurten, 52.656,45 euro bideratuko dituzte aldi baterako azpiegiturok instalatzera, duela bost urte baino bi aldiz gehiago. Berrikuntza nagusienen artean honako hauek daude: inauteri sasoiko komun kopurua 4tik 10era igoko da. Horiek Andra Marian eta Goienkalean ipiniko dituzte. Tabirako jaiek dagokienez, aurtengo sanpedroetan 9 komun egongi dira erabilgarri, 4 beharrea. Goienkaleko jaietan ere igarriko da komun kopuruaren igoera: 2tik 10era igoko dute. Horiek Andre Marian ipiniko dituzte. Azkenik, udalerriko jai nagusiei dagokienez, udalak 24 modulu instalatuko ditu, 20 beharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!