Durangoko Udalak kontsulta publiko bat jarri du martxan, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen (MPI) erabilera arautuko duen udal ordenantza bat egin aurretik herritarren iritzia
jasotzeko. Ordenantzak patinete elektrikoak, monopatinak, patinak eta antzeko ibilgailuak arautuko ditu.
Udaletik jakitera eman dutenez, ekimen hau herrian horrelako ibilgailuen erabilera gero eta handiagoa dela eta sortzen ari diren segurtasun-arazoak eta bizikidetza-gatazkak direla eta abiarazi dute. Ordenantza egin aurretik baina, herritarren iritzia jakin gura dute eta horretarako kontsulta publikoa egiten dabiltza. Hori horrela, maiatzaren 31ra bitartean durangarrek beraien iritzia eman ahalko dute honako lotura honetan sartuta.
Behin parte-hartze epea amaituta, udalak herritarren ekarpenak aztertuko ditu eta ondorioekin txosten bat argitaratuko dute.