Sormen art akademiaren talde erakusketa ikusgai egongo da hilaren 25era bitartean

Anboto 2025ko mai. 19a, 16:22

Artxiboko irudia.

Rosa Etxabek eta Carmen Soldevillak Sormen art akademia martxan jarri zuten 2018. urtean, artea ezagutzeko, eta arteaz gozatzeko esperientzia eskaintzeko helburuagaz. Ordutik, keramika eta pintura jorratzen dituzte bertan. Bertako ikasleen lanak erakutsiko dituzte Durangoko Ezkurdi aretoan, domekara bitartean.  

Erakusketa honetarako, ikasle nagusiagoen lanak lehenetsi dituzte. "Sar dadila artea pertsonen egunerokotasunean, eta bihur dadila zerbait berezi".

  • Ordutegia:
    • Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00
    • Zapatuan eta domekan: 12:00-14:00 / 18:00-20:00
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!