'Zapaburu: txikientzako instalazio artistikoak' ekimenagaz ospatuko dute Museoen Nazioarteko Eguna

Anboto 2025ko mai. 16a, 12:48

'Zapaburu: txikientzako instalazio artistikoak' 0 eta 3 urte bitarteko umeei zuzendutako ekimena da. Durangoko Arte eta Historia museoan egingo dute, gaur hasi eta 18ra bitartean. Saioak doakoak izango dira, baina aurrez erreserba egin beharko da. 

Ruth Juan artistaren proiektu hau Bilbotik, Santiago de Compostela eta Madrildik igaro ostean iritsi da Durangora. "Artelanak modu askotara esploratzeko aukera eskaintzen du, jolaserako eta sentsibilizaziorako espazio segurua sortuz. Hiru egunetan, haurrek eskultura bigunak, natura eta animaliak iradokitzen dituzten elementu elkarreragileak ukitu, salto eta korrika egin eta ikusteko aukera izango dute, eta horrela, euren sentsibilitatea eta jakin-mina sustatzeko espazio bat biziko dute", azaldu du Durangoko Udalak ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!