'Kafegunea' Durangon, adinekoen arteko sozializazioa bultzatzeko

Anboto 2025ko mai. 15a, 12:40

Durangoko Udaleko Adinekoen Sailak Kafegunea espazioa ipiniko du martxan jarriko du gaur, udalerriko adinekoei batzeko eta sozializatzeko aukera emateko. Ekintza Adinekoen Zentroko kafetegian egingo dute eguenero, arratsaldeko 17:00etatik 18:30era.

Durangoko Udalak jakinarazi duenez, egitasmoaren helburua "ingurune atsegin eta gertukoa sortzea da", parte hartzaileek elkarrekin berba egin, esperientziak partekatu eta beren sare soziala indartzeko. Ekintza Lagunkide programako boluntario baten gidaritzapean egingo dute.

Udalak egitasmoan izena emateko gomendioa egin du, eremua behar bezala antolatu ahal izateko. Inskripzioak 94 465 74 51 telefonoan edo adintek@durango.eus helbidean egin daitezke. Kafegunea proba pilotu legez egongo da martxan, eguenero, ekaina amaitu arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!