Ekainaren 12an hasiko da Tabirako igerilekuetako udako denboraldia

Anboto 2025ko mai. 15a, 11:05

10:30etik 21:00etara egongo dira zabalik. Abuztuan, irekiera ordutegi hori luzatuko dute, 09:00etatik 21:00etara. Bonuak eskuragarri daude gaurtik.

Tabirako igerilekuetako udako denboraldia ekainaren 12an, eguena, hasiko da, eta irailaren 14era arte egongo da martxan. Bonuen aurtengo prezioak honako hauek izango dira:

  • LANDAKO: Hileko Abonua (uztaila edo iraila): 
    • Banakakoa: 19 € (24,70 € erroldatu bakoentzat)
    • Familiakoa: 28 € (36,40 € erroldatu bakoentzat)
  • TABIRA: Udako abonua (ekainaren 12tik irailaren 12ra): 
    • Familiakoa: 58 € (75,40 € erroldatu gabeentzat)
    • Banakako heldua: 38 € (49,40 € erroldatu gabeentzat)

Bonuak eskuragarri daude gaurtik, Durango Kirolak aplikazioaren bitartez, www.durangokirolak.net atarian edo Landako 2 kiroldegiko bulegoan. Tabirako igerilekuak 1.900 pertsonak erabili ahal izango dute aldi berean, denbora-mugarik barik. Ilara luzeak saihesteko, udalak aplikazioa deskargatzera eta erabiltzera deitu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!