[EGITARAUA]: Rio de Orok jaialdi solidarioa egingo du zapatuan Durangon

Anboto 2025ko mai. 15a, 11:02

Artxiboko irudia.

Rio de Orok jaialdi solidarioa egingo du zapatuan, hilak 17, Landako Gunean eta Plateruenean.

Fronte Polisarioaren urteurrenaren ospakizun ofizialarekin bat egingo dute, bai Durangon baita Euskal Herri osoan ere. Gainera, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Plateruenak musika taldeen bertsio lehiaketa hartuko du. Azken horretarako sarrerak hemen eskuratu daitezke.   

JAIALDIKO EGITARAUA (Maiatzaren 17a)

Landako Gunean

  • 11:00 Puzgarriak
  • 11:00 -15:00 Paella txapelketa (Inskripzioak Arkarazo tabernan (Durango) eta Gauargin (Iurreta).
  • 12:00 - 14:30 Saharar kultura: Saharar dantzak, Saharako tea eta gozokiak dastatzeko aukera.
  • 15:00 Bazkaria (kuskusa eta paella)
  • 17:00 Elektrotxaranga: Hamarru (Landako Gunean eta Ibaizabal auzoan)

Plateruenean

  • 20:00 Bertsio lehiaketa (10 euro): Zea Mays, Stevie Wonder, Karol G., Nirvana, Izaro, Catriel y Paco Amoroso, Barricada, Esne Beltza, Alanis Morissette eta Su ta gar.(Sarrerak entradium atarian eta Durangoko Arkarazo tabernan eta Iurretako Orekan eros daitezke).
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!