[ARGAZKI GALERIA]: Booktrailer lehiaketako sari-banaketa, iruditan

Anboto 2025ko mai. 13a, 13:25

Domekan Booktrailer lehiaketaren IX. edizioko sari banaketa egin zuten Sanagustinen. Aurtengo aldiak udalerriko ikastetxeetako 600 ikasleren baino gehiagoren parte-hartzea izan du. 

Ekitaldira 250 pertsona inguru bertaratu ziren, tartean ikasleak, familiak, irakasleak eta erakundeetako ordezkariak. Epaimahaiak talde hauek saritu zituen:

  • A Kategoria (11-14 urte): Noa Bilbao Larrea, Paul Ruiz Flores eta Quetzalli Morales Franco, Zabalarra Ikastetxekoak, Udaberririk ankerrena lanagatik.
  • B Kategoria (15-17 urte): Sofía Doliwa, Lier Uribe eta Maria Dominguez, Jesuitak Ikastetxekoak, Ikusezin lanagatik.
  • Gidoi Onena: Odei Lasarguren Peña, Paul Sánchez Da Silva eta Jon Arkarazo Zumarraga, San Antonio Ikastetxekoak, Udaberririk ankerrena lanagatik.
  • Publikoaren Saria: Leire Gorosabel, Alaia Pérez eta Arene Morales, San Antonio Ikastetxekoak, Udaberririk ankerrena lanagatik.

Irabazleek 300 euroko sari ekonomikoa eta liburu sorta bana jaso zituzten; Publikoaren Sariko kide bakoitzak, aldiz, liburu elektroniko bana. Durangoko Udalak parte-hartzaile guztiak eskertu ditu beren inplikazioagatik eta sormenagatik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!