Zientzietako eta letretako 24 emakumeren lana ikusarazteko erakusketa Durangon

Anboto 2025ko mai. 13a, 13:12

Erakusketa Ezkurdi plazan dago, eta Marina Palacioren argazkiekin eta bideoekin dago onduta. Jakiundek, Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak hautatu ditu 24 emakumeak.

Ezkurdiko plazak Zientziak, arteak eta letretako 24 emakume erakusketa ibiltaria hartuko du maiatzaren 29ra arte. Bertan, emakumeek gizartearen garapenerako funtsezkoak diren arloetan egiten duten lana ikusaraziko dute. Marina Palaciok egindako argazkiekin eta bideoekin hornitu dute erakusketa, eta Jakiundek, Euskal Herriko Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, hautatutako emakumeak ditu ardatz. Doako erakusketa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!