[EGITARAUA] Durango 'Plazara!' aterako da

Anboto 2025ko mai. 8a, 05:55

Durangoko bederatzi elkartek ate irekien jardunaldi batean parte hartuko dute asteburuan, maiatzaren 9an, 10ean eta 11n. 

Elkarteegaz elkarlanean antolatu du ekimen hau Durangoko Udalak. "Proiektu hau euren lana aitortu eta herritarrengana hurbiltzeko asmoz jaion zen, eta urtez urte, belaunaldi desberdinetako durangarrentzako topagune bihurtzen dela ikusten dugu", azaldu du udalak ohar baten bidez.

PLAZARA!

Maiatzak 9

  • 14:00-18:00 bitartean, Bihotz birikietako bizkortzeari eta kanpoko desfibriladore automatikoaren erabilerari buruzko prestakuntza praktikoa DYAren eskutik, Ezkurdin plazan.
  • 17:00-19:00 bitartean, patinaje erakustaldia, Club Freeskaten eskutik. 

Maiatzak 10

  • 10:00-14:00 bitartean, Pasiñoaren kartel, aldizkari eta argazki zaharren erakusketa Juan Itziarko kultur elkartearen eskutik, Andra Marin.
  • 10:00-14:00 bitartean, mahai informatiboa Aserbier elkartearen eskutik. 
  • 10:00-14:00 bitartean, kurutzeaga bildumako liburuen katalogoaren erakusketa, Vicente Zabala elkartearen eskutik, Andra Marin.
  • 11:00-14:00 bitartean, JAEDen mahai informatiboa eta argazki erakusketa, Andra Marin.
  • 12:00-14:00 Minbiziaren aurkako elkatearen mahai informatiboa, Andra Marin.
  • 12:00-13:30 bitartean Gerediaga elkartearen Dokumentategi online erakustea eta argazki erakusketa, Madalenako ermitan.

Maiatzak 11

  • 12:00-14:00 bitartean, Minbiziaren aurkako elkartearen mahai informatiboa, Andra Marin. 
  • 19:00etan, Vivaldiren Gloria kontzertua Durangoko Orfeoiaren eskutik, Andra Mari elizan. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!