Tabirako Baquek bere hurrengo Zuzendaritza Batzorderako hautagaitzak aurkezteko epea ireki du. "Lau urteko lanaren ondoren, gure bazkideei dei egiten diegu zuzendaritza berrian parte hartzera anima daitezen", adierazi dute klubeko iturriek.
Adin nagusikoak diren bazkideak aurkeztu daitezke. "Kudeaketa-gaitasuna duten pertsonak bilatzen ditugu eta batez ere ilusioa, konpromisoa eta saskibaloirako eta Tabirakorekiko maitasuna dutenak", adierazi dute.
Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 6ra artekoa da eta bi modutara egin daiteke: comunicacion@tabirako.eus helbide elektronikoan eta 688 64 64 15 telefonoan.