Durangoko Udalak aurrera jarraitzen du 2026ko aurrekontu parte hartzaileen prozesuagaz. 600.000 euro bideratuko dituzte datorren urteko aurrekontu orokorrean herritarrek eginiko proposamenak garatzeko, 100.000 euro auzoko. Proposamenak jasotzeko fasean 101 ideia jaso ditu udalak, iaz baino 62 gehiago.
Zehaztu dutenez, 95 herritarrek eta elkarte batek egin ditu proposamenok. 27 proposamen jaso dituzte Erdialdean, 22 San Roken eta 17 Landakon. Web atariaren bitartez 72 ideia jaso dituzte, eta 5 Herritarrentzako Arreta Zerbitzuko inprimakien bitartez. Orain, prozesua azterketa fasean dago. Udaleko bulego teknikoa ideien bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa aztertzen dabil. Halantxik, egokitzat jotzen dituzten proposamenak pasaraziko dituzte hurrengo fasera.
Aztertze fasean dauden proposamenetako batzuk, auzoka
Udaleko bulego teknikoa honako proiektu hauek aztertzen dabil, besteak beste:
San Roke:
- Otamotzenako parkean komuna jartzea
- Aterpe estalia sortzea
- Haur parkeen hobekuntza
- Ftbito eta saskibaloi kantxa estalia sortzea.
- Autokarabanentzako gunea instalatzea proposatu dira.
San Fausto:
- Errotaritxuenako parkean ur-gunea jartzea
- Haur jolas-parkeak hobetzea
- Bilbora doazen lineentzako autobus geltokia sortzea
- Jolas-parkeetan zuhaitzak landatzea
- Parke batzuetan estalkiak jartzea proposatu dira.
Landako:
- Matxinestarta kaleko argiztapena hobetzea
- Tenis pista estalia sortzea,
- Tenis pistetako zoladura hobetzea
- Untzillaitz kaleko oinezkoentzako pasabideak
- Parke irisgarria Gallanda kalean
Madalena:
- Bidegorria Muruetatorrera luzatzea
- Francisco Ibarra ingurua berrurbanizatzea (gune berde gehiago eta aulkiak)
- Ermodo kalea oinezkoentzat bihurtzea
- Estalitako haur parkeak sortzea
- Jolas-eremuak egokitzea.
Erdialdea:
- Matute parkea berriztea
- Astarloa kalea oinezkoentzat bihurtzea (arkitektoniko oztopoak kentzeko)
- San Agustinalde eta Mañaria ibaiko garbitegiak ondare gisa berreskuratzea
- Montevideo eta Juan Mari Altuna kaleetako bide-segurtasuna hobetzea.
Tabira:
- Intxaurrondo erdian kirol anitzeko kantxa sortzea
- Tabirabide kalea hobetzea oinezkoen igarobidea errazteko
- Futbol 7ko zelaiko belarra berritzea
- Zuhatzola parkean autokarabanen gunea sortzea
- Tabirako igeriketa-instalazioak handitzea.